We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Euri lauso baten tanta finen (Horrela Bizitzeko IV)

by Asier LI

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
euri lauso baten tanta finen ideietako bat besterik ez den espaloi busti bat bilakaturik arima, eta gorputza gaueko ohe-pix laidogarriaren hotzikaren itolarri biziak astindurik leihotik begira dagoen inor topatuko duzun oroitzapenik daukazunentz baieztatzeko asmoz hasitako gogo-barreiadurak irudikatutako kale-iskinetan dakusazu zure besoa zigarro bat erretzen duzun bitartean, gauez lehiotik kalera begira dagoen norbait bezala halanolako zerbaitekiko atxikipenaz oroitzerako orduan letorkion lausotasunerantzko joera zinez murgilgarrian ifrentzuaren bidean behera norantza zehatz bat izateko moduan jarraitzekotan hartu beharreko sarreran topatu bide zitekeen etengabeko bidegurutzean barrena bere horretan darraien behin bizi izandako hiri bateko kale-iskin batean zigarro bat erretzen dakusazun balkoi gautiar batetiko perstonaren atseden une bakarti inorekikoan barna murgilduko zinatekeen lausotasun goxo farola laranja-argiz ukenduzko ahanztura lokarti zilegizko abaildura utzitasun hutsez betetako lanbrozko espaloi euriztatu honetantxe bilakaturik izatea, eta gorputza odol-ixuritan disolbaturiko zikin-kirats lirdinga lotsagarriaren nazka itsatsi jazarpen naturalizatua
2.
Arropa euriztatuta dator, berandu, beti zain, diot nire baitan, gaur goizez lanera zihoala atea isten entzutean nigar egin dudan hezetasuna burukoan ferekatu nauen orduko konturatu naiz begirada ez zidala niri zuzentzen, laztana bera ezereztatzeko moduko ezaxola edo ahanztura baldar horrekin ukitzen zidala bekokia kortinen arteko zirrituan kokatu eta begiratzen duela zintzilik ikusi du entzun bai, etxe barruan goxoki aditu ere, baina arropaz gogorarazi ez dion eurijasak blai eginda. Beraz, non gertatu zen hura dena, ez zekiela, ez dut inolako zalantzarik horretaz guztiaz hitz egiten genuen bitartean edonola ere zerbait gertatu zen egunean bezala, gogoratzen ote zaren ni bezala, diztira eta labanda zelaiak, arratsean gora eta behera pasiatu ginen kale kantoietan barrena usaindutakoak iltzatuta geratuko zitzaizkidan betiko, izan ere, zalantzarik izango banu ezingo bait nintzatekeen emaitza logikoki zurrun batera iristen ahal, eta nik kuste dut nire arrazoibidea irakurriz gero erraz ondorioztatu zenezakeela non eta nola gertatu zen hura dena, kaleen izenen bat edo beste izango duzu gogoan, ziur, barre piskat egin genuen baten batekin eta labanda ez bazen akaso eguzkiloreak edo mahatsondoak, artadiak are basamortuak, iltzatua izatea bera bait da oritzapenaren gakoa, oroimena zerk zulatzen digun baino. Gogotsu ekin zion beraz, lehortea etortzen zenerako dena prest egon zedin, euriak ezin bait zuen betirako iraun, eguzkiak gogor jotzen zuen, arropak jantzi eta kalera irten zen zaparradaren erdian haize bulkaden menpe bere egin beharra betetzera; bizkarretik zure itzala sortu zitzaion eta lainoetaraino hazi, ia-ia tximistak eragiterainoko altueran, ziztadaka ostots zurrunbari berealdikoak eragiteraino, eguzkiaren bila bailihoan, gora eta gora, hiri guztia itzalpetu zuen arte, bere bigarren itzala ote, itzal goxoa eragiten zion izpi-emale goxo ohi, baina kiskaltzaile biribil asasino bilakatua zen horren eklipsatzera hegaldatuko bailitzan, gris hustu batez infiltratuz bortizki haizeztatutako aire guztia. Bere lana egin behar zuen, berak lan egiteko beharrezko zena besterik ez zuen ikasi. Ez dakit izaten. Eta nork daki? Berak ba al zekien? Jada hemen ez dagoelako uste al duzu zuzen zegoela? Ez, inork ez dauka arrazoirik, inor ez dago zuzen. Nor egongo da prest etengabe eskilaretan gora eta behera doan pertsona batekin egoteko, zurubia botako duela esan eta, hala ere, beti esamesaka, gora eta behera dabilen horrekin. Goiza zen galdera guzti hauek disolbaturik esnatu zireneko logela batean bi maleta eta ohe bikoitza, eguzki-izpi batek zeharkatzen zuen errekasto lasaietik zipriztindutako ur-printzak mahaieko mahats horietan diztiraka egarri gose, non eta kuku baten abesti arratsezkoa sortuko gogo maindireztatutako zuretik, edo harenetik, edonola ere beraienetik, gogamen bakar hartatik kresala, maxuxtak eta hare-printzak kilker hotsa entzuten zen bitartean zure ile-adatxean barrena gaua zen, iratzartze gozo oroitu baina erabat erreala den hau hautemankada bakoitzean biziki irentsia izaten ari den orduko desagertu ziren fruitu guztiak, eguraldi guztiak, paisai guztiak, natura guztiak, lur-belar-hodei-zeru-hondartza-mendi oro; eta izaki guztiak, gu ezik, zuek ezik. Hain zaila al da bizitzea?
3.
4.
Ema 09:09
Eta behin, hara non eta sortu nintzen Giza-gorputzez jaio ninduten Urteak anitz igarotzekotz halan Lotsa eta nazka anitzek josi ninduten Kirats likits jariotan, menpe gosearen, ezaski nortasunaren nire lehen urteetan. Zaurgarritasun berariazkoa nirea hala ere, izan ere, eme nintzen alu eta titietan, emakume, ohiko eredu eta formetan. Bereziki animalia, basati hilerokoa, kutsakorra bezainbat sagaratzekoa, gizonen higuin proiektatu zeruzkoa, aingeru garbi itogarriki maitatzekoa. Maite ninduten maite, jipoiak bitarte, miresten eta goratzen, aintzaz eta loriaz, hamaika kanta idatzi zizkidaten hainbesteko txerei men egin arte. Mendeak pasa ahala, modu batera edo bestera, ustiatu egiten nindutela, natura hala, kapitala metatu zen nirelakoen gorputzetatik, aurkitu nintzen etxean, zaintzapeturik. Zalantzak ditut, dena den, duela hamaika mendetako nire senarrak hobekiago egin ote zuen, seko bortxatuz haurdun ezkondu baininduen. Hala nola antzinako kondaira hurrun zein egungo kristalezko sapai zurrun anitzek naute isiltzenago. Bizi akatua, anitz jazarpen itsuren zamak akitua. Plazeraren ukazio-gune, absentziazko amorru isil ahoperatua bezala josi ninduten orduan eta (h)eme-n, izan gong, politonu edo ezkil. Kanta hau bera gizonezko batek idatzi du, nire omenez omen, nik abesteko bere hitzak nire mihiz, bere garraxiak nire zintzur-ahoz ahuenduz, niri buruz berak idatzirikoak nik esateko. Bakarka zein taldekako hamaika bortxaketa eta sakrifiziok liluraturik darraizue antigualetik, haziz eta heziz ereindako barne-gogo sakonenean erraturik narda, sarrakio, atsekabe eta ezintasun proiektatu ororen jomuga izan naizelarik sasoiez-sasoi eraldatuak izanik adierazpideak, tragedia, lirika eta trobadoreak, eleberri, olerki, operak, jarauste usadio, histeria, deabrukeri, musa eta orakuloak. Beste hainbat izakierarekin batera izan naiz zedarritua gizon haundiuste gaxo hainbeste sufritzen duenaren ebakuntza-gelan isiltasun metafisikoa mutilatzeko nire gorputza zerabiltela, nire odola isurtzen duzula, desioa erauzi nahian, hilero eta beti, Arren (gen. pl. ar).
5.
AA: Patu biologikoa gainditu nahi eta gorputz anatomikoki bereiztuetan ziztaturiko patu kulturala ezarri; genero-esanahi nahitaezkoak pasiboki jasotzen dituen gorputza. Baina gorputza ere eraikuntza bat da. SSS: Sexua ez da faktikotasun anatomiko aurre- diskurtsibo bat. Sexua beti izan da genero. K: Hau ez da ikasia, jaiotzetik espresatu nahi izan dudan zerbait baizik. T2T3K: Hautemaniko gorputzaren aurreko gorputz fisiko prelinguistiko bat ba ote? BBBT1: Ez da gorputzaren esanahirik genero-marka ororen aurretikorik. K: Izan nahi aurretik, ordea, banintzen. Nortasunez, edo, gorputzeke. Eta ezetz ziostaten. Eta nik orduan, ez banintzen, izan nahi nuela. Eta haiek ezetz eta ezetz. Zuk ere bai? T2T3K: Genero-esparru irudigarria. AA-SSS: «Emakumea ez da subjektu bat, bestea da. Ni ez naiz emakume bat.» BBB-TTT: Ni ez al naiz ba gizon bat?- «Ain ́t I a (wo)man?» T2T3K: Nola sortzen da gorputza? Generoa ez da sustantzia bat, zera garela egiten egiten da, performatiboki., jostetan. TUTTI: Gorputzaren estilizazio errepikatua, izaera natural baten lilura. K: Ados, baina naizena ez da ikasiriko zerbait, espresatzen ikasten duzu, gorputzaren estilizazio-kode arnastuak baliatuz. BBBT1: Egiazko sexua, genero bereizia eta sexualitate espezifikoa. K: Bai. AA: Gorputz-muga egonkorren eraikuntza, berezko omen zaizkidan desira-zulo-atalez zatikaturik. SSS: Bereizi ote daitezke, eta zeintzuk dira, sexu- kategoria baten ezaugarri fisikoak? AA: Kontinuum anitzaren triskantza genitala. K: Bai, gehi, aitortuko bazenit, sexu-nortasun animaliazko primario bat. Ezaugarri fisikoak, generoa eta sexualitateaz gain. TUTTI: Aitortza, askatasun agortezina. Bakan eta oro naiz. Ez dago hakatsik. K: Espresatzen ikasten duzu.
6.
Uki nazazu 07:21
Uki nazazu, izatea eman, banakotu. Bestela neurera doisolbatuko naiz berriz. Ezaskitasun fisikoa eta sofistikazio kognitiboa. Zure menera dagoen jauntxoari men egiozu, arren eta manuz. Hain kontzienteki nintzen ezgai. Nigar-garraxika kanporatu nuen desioa zuengana, eta ez zineten etorri. Lotsa. Nire menpekotasuna, babesgabetasuna, hauskortasuna, zaurgarritasuna, animaliatasuna eta hilkortasuna madarikatzen ditut, jarioketa eta kirats anitzetan gorpuztuak. Nazka. Gehitxo garraxi egin ote nuen, ozenegi, bortizkiegi; maiteok, nire amorru guztia jaurti nizuen. Errua. Atzera itxi nahiko nuke, dena nigan bat eta nire meneko tresna balio anitzeko; ingurua barne-egoera kosmiko bat. Izaki oro nigai; asegarri edo mingarri den heinean. Argira begira, zuen begiekin sotilki elkar-jostari, kanpora pizten naiz, zuenganako txerak bultzaturik. Mundu-egoera zalantzazkoarekiko konfiantzan zuekikotua. Arian-arian, unea elkar-jolasean sortu. Sotil. Kontrol zurruna askatu, eta amore eman.

about

Disko hau zuzeneko emanaldi batean grabatu zen Arantzazun, 2021eko martxoaren 13an, diru-bilketa batean parte hartu zuten pertsona guztien laguntzari esker.

credits

released June 22, 2021

KEA Ahots Taldea:

Ana Otxoa, sopranoa
Marije Ugalde, sopranoa
Miren Garikano, sopranoa

Isabel Lácar, kontraltoa
Arantxa Irazusta, kontraltoa
David Azurza, kontratenorra

Xabier Barriola, tenorra
Iñigo Vilas, tenorra
Javier Alberdi, tenorra

Josu Lopez-Soraluze, baritonoa
Xabier Sarasola, baritonoa
Pablo Azpeitia, baxua

Enrique Azurza, zuzendaria

Organoa:
Ana Belen Garcia

Ekoizpena:
Estibaliz Urresola, Nerea Ganzarain.

Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Fredi Pelaez. Pottoko Studio

Argiztapena: Oier Ituarte

Drone Irudiak: Ruben Ladron de Gebara

Bideoa eta edizioa: Aritz Branton, Booktegi
Joseba Urzelai

Diskoaren azalaren aldaerak: Estibaliz Urresola

Juan Ignacio Larrea: Arantzazuko guardiana.

Mezenasak:

Ane Ruiz
Ana Angulo Umaran
Axular Etxeberria Agirre
Leire Menaia Leria
Luis Sogorb
NEREA EI
Oihan Espina Errasti
Urko Rodriguez de la Fuente
Mari jose Iraola Nazabal
Alaine Agirre Garmendia
Izaskun Urkijo Alijo
Mikel Kazalis
Aitor Urresola Solaguren
Begoña Solaguren Ria
Jaines
Mariz
Mikel Ugarte
Lorea Agirre Dorronsoro
Idurre Eskisabel Larrañaga
Pepe Aizpuru Ostolaza
Amaia Díaz Alvarez
Xabier Mendiguren Elizegi
Naiara Goia
Garazi Goia
Aran Gastesi
Raquel Romero
Michel Gaztambide
Andoni Imaz Pozueta
Ainhoa
Jon Urzelai Urbieta
Ander Bolibar
Mariñe Arbeo Astigarraga
Mafalda Saloio
Elena Sanz
Mikel Zamora
Booktegi
Aritz Branton
David Bodegas
Iñigo Ramos Urbizu
Leire Menaia Leria
Maider
Sapere Aude Sinfonietta
Tomas
Katixa Alonso Zapirain
Itziar Viloria
Iker
AMAIA , JOSEBA , NAHIE Y AIUR
Olatz Santamariña Galán
Txaro
Javier
Garbiñe IN
Petrux
Asier Laspiur (Euskal Herriko Unibertsitatean Irakasle)
Itziar Etxegia Lizaso
Ido
AITOR LÓPEZ DE ABERÁSTURI
Lucia Ezker
ERESBIL - MUSIKAREN EUSKAL ARTXIBOA
Antton, Suso
SALBATOREH! HOTELA
hodei
Andoni Barrutia
Xabi Basterra, Egoitz Uriarte, Igor Arzuaga, Iker Olabarria eta Gentza Aurtenetxe
Jabi Manterola, Oihana Garro
MC Iraola
Luzy, alumno y amigo de Asier.
JON ARTOLA eta ALAITZ GOÑI
Bego Urresola, David Hermes
UDIARRAGA, OSCAR Y UNAI
Joxe Arregi
Joxe Austin Arrieta
Julen Landa Etxeberria

Eskerrik asko!

license

tags

about

Asier LI Donostia San Sebastián, Spain

Song-making.
Studied Philosophy and Composition.

contact / help

Contact Asier LI

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Asier LI, you may also like: