FORMAZIO DUALA (Horrela Bizitzeko I)

by Asier LI

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
FD-1/2 27:36
Asier LI: Prophet ´08, KOMA Elektronik Field Kit, Teenage Engineering PO 12 RHYTHM, Doepfer spring reverb, Lexicon MX400.
2.
FD-2/2 26:14

about

FORMAZIO DUALA "Horrela Bizitzeko" bilduma osatzen duten sei diskoetatik lehen alea da. 2017ko bigarren erdia eta 2018 bitartean idatzi eta grabatua izan zen etxean. Nahasketa 2019ko udan egin nuen. Hau binaural bertsioa da.

credits

released June 1, 2020

Ekoizpen osoa Surround 5.1 formatuan burutu dut, etorkizunean zine-aretoetan "Horrela Bizitzeo" lanaren aurkezpen bateratu bat egiteko asmoz, musika akusmatikoki eta testuak pantailan proiektatuz. Beraz, lehen ale honetan alderdi hau bereziki landu dudanez eta musikaren nahasketa espazializatua leialtasunez isladatzeko, bertsio estereo arruntaz gain binaurala ere badago entzungai. Bigarren honek 360 graduko sentsazioa sortzen du aurikular bidez entzun ezkero. Baina bestela ere entzun daiteke.
Bigarrenik, youtube-n bi bertsioek azpitituluak dauzkate, lana entzun-irakurtzeo. Bereziki sortu nahi nuen egoera estetiko hau.

FORMAZIO DUALAk subjektuaren eraikuntzari buruz egiten du hausnarketa. Ustez egonkorra eta berez-berezko dugun nortasun finko eta erakusgarri zein ikusgarri hori baina, paradoxikoki, zeharo besterenduriko existentzia batera garamatzana. Eguneroko jarduerak geure-geureak ditugun grinak ekintzaratzeko ezgaitasunean oinarrituz, akzioaren patologia konpultsiboan etengabe asetzeke.

Eta nortasun hori langile-nortasuna da. Hortik dator diskoaren izenburua: Formazio Duala delakoa hezkuntzak lan-merkatuaren beharrak asetzera eta langile-ornitzaile eraginkor izatera bideratu behar duela, itsuran zentzu osoz, dioen ikusmoldea da, geurean erabat normalizatu dena. Finean, gizakiaren esistentziaren esparru ororen ekonomizazioa, alderdi horiek zilegizko izatea lor dezaten bide bakar bezala planteatuz. Hezkuntzari eta bakoitzaren barruari beren horretako -tasun dinamikoa ukatuz. "Hau duzu gustuko? Ongi, bilakatu ogibide eta orduan izango zara." Gure nortasunaren sustantzia finkoa aldarrikatzen dugu, eta sustantzia hori ekonomiak damai (lanean edo oporretan). Hortik kanpokoa ez da. Ekonomia gizarte zientifista fedebakoaren sasijainkoa da: Jabe-Yhavhe.

Baina horren truke, garena ez da garena. Besteren bizitzak bizi ditugu, gabiltzana erakusten galtzen dugu nahiko genukeena egiteko indarra. Eta horrek barnean pilatzen duen frustrazio, erretxin eta ezinegona bideratzeko hainbat eta hainbat ihesbide sozialki normalizatu baliatzen ditugu. Batetik, autosuntsitze mekanismoak daude, ahanztura bilatzen dutenak, edo pilatutako energiaren deskarga, laburbide sasiasegarriak. Hemen drogak dira nagusi, bereziki alkohola, sozialki onartua dagoelako, beste hainbatekin batera, hala nola, joko eta apostu etxeak, janari konpultsibo normalizatuak Gabonetan... Bestalde, badago ebasiozko beste mekanismo-mota bat, hiperidealizazio esparruak irudikatzen dituena, "avatar" bidezko sasi-erralitateen bidez ustezko gure nortasun hori modu bereziki eredugarrian burutu dutenen unibertsoa erakusten diguna, hots, arrakastadunen gune fantastikoa, futbol modernoa, musikari famatuak eta bestelako idolo loriatsuak (reality-ak- Conquis eta telesailak...) Edozer gauza, geure barnea akatu eta inoiz iritsiko ez dugun eta ez garen hori garelakoa egiteko. Ustez nahi dugun hori berez desio duguna ez delako. Ezin, beraz, inoiz lortu. Azken finean, dena ezin da, ez?

Asegbetasun adikto honen proiekzioa da, orobat, gizakiaren naturarekiko harremana, ustiapenkerian oinarritua. Dualtasuna jarraituz, natura mehatze bat da guretzat, edo bestela World Disney parke tematiko bat, gure eskura, hegaldi espres bateko distantizara. Eta jazarpen-gune funtsezkorik badago, hori emakumearen gorputza da. Gizonaren frustrazio, erresumin eta adikzio ororen proiekzio bezala gorpuztua eta bortxatua.

FORMAZIO DUALA pieza bakarreko lana da, eta bere baitan hainbat abesti eta mikro-abesti gorpuzten dira, mekanikotasun itsuraz asistematiko baten menera, ambient soinu-paisai, irratsaio eta soinu-olerkigintza esparruekin batera. Forma eta sekuentziazio modu honek arestiko hausnarketak irudikatu eta elikau nahi ditu.

Musika-gailu gehien-gehienak analogikoak dira eta kualitate mekanikodunak. Pultsu ezberdinen gainjarketa dexente erabili da, desoreka automatiko bat sortuz.

Euskararen gramatika ere esperimentazio-gune bezala erabili dut aipaturiko edukiak lantzeko. Honela, subjektua fragmentatzen da askotan, kasu markekin jolastuz, nortasuna sozialki elkarri josten diogula iradokituz.

Formazio Duala den soinu-gorputz oso horretan nonbait suertatzen den "Ez dut ezer esan" abestiko abesbatza Tolosako Santa Klara konbentuan grabatu zuen Juanan Ros-ek, 2019ko ekainaren 16an. Abeslariak KEA Ahots Taldekoak izan ziren, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean. Agerraldi honek hurrengo aleetan abesbatzak izango duen garrantzia aurreratzen du. Beste hor nonbait agertzen den "Hau ez da" abestiaren bideoklipa ere badago ikusgai plataforma honetan, Hodei Ezeiza Zalduak egindako bideo-lan aparta.

"Horrela Bizitzeko" bildumaren azal nagusia eta ale bakoitzerako aldaerak Estibaliz Urresola Solagurenek egin ditu.

FORMAZIO DUALA / Gailu nagusiak:
Prophet ´08, KOMA Elektronik Field Kit, Teenage Engineering PO 12 RHYTHM, Doepfer spring reverb, Lexicon MX400.

license

tags

about

Asier LI Donostia San Sebastián, Spain

Song-making.
Studied Philosophy and Composition.

contact / help

Contact Asier LI

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Asier LI, you may also like: