We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

ORGANO​-​NARRAZIOAK (Horrela Bizitzeko III)

by Asier LI

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
2.
3.
4.
Aldiz 02:34
5.
6.
7.
8.
Aurpegi 02:34
9.
10.
11.
Honenbestez 02:00
12.
13.
Bizi-pozaren 08:58
14.
Hizotzetan 03:08
15.
16.
17.
18.
Haizeak 01:50
19.
20.
21.
Eskurakaitz 04:14
22.
23.
24.

about

Urtetan, "viriditas" delako oinarrizko bizi-indarraren ikerkuntzaren bitartez, malenkonia desegingo omen luketen bortusaiaren propietateak argitzen saiatu den botanikalari bat, seme-alabarik eduki izan nahi ez duen etologo bat eta beste hainbat pertsonaia biodibertsitatea babestu nahi duen lan-talde batean batzen dira, naturan kokaturiko hazi-biltegi isolatu batean.

Horrela Bizitzeko lanaren III ale honek audio-liburu, irrati-antzerki eta "text sound" lanen ildoa jorratzen du. Pertsonaia edo osagai psikikoen narrazioak deklamaturik agertzen zaizkigu, nire ahotsez, atzealdean organorako musika bat dutelarik. Musika hau zazpi minutu inguruko pieza bakar baten pasarte eta aldaera tinbrikoetan oinarritzen da. Beraz, narrazio edo sekuentziek beti hondo musikal ezberdin bera izango dute.

Organoaren aldaera tinbrikoak lantzeko Ana Belén García organo-jolearen laguntza izan nuen. Saio ederrak izan genituen Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikako Cavaillé-Coll (1863) organo apartan, beronen zaharberritze lanak hasi baino aste batzuk lehentxeago. Grabaketa 2019ko urtarrilaren 12an burutu genuen, neguko arratsean hasi eta goizeko ordu txikiak arte, iluntasunezko argi nabar baten pean.

Organoaren grabaketa Fredi Pelaezek burutu zuen, mikroak tentuz kokatuz eta, bere bizitzako momentu larri batean egonik ere, niri laguntzeko prest. Mirari bat izan zen bere presentzia; miragarriki elkarturik gaude, gaudenok eta ez daudenak. Eskerrik asko Fredi.

credits

released October 19, 2020

Konposizioa, narrazioen grabaketa eta nahasketa: Asier LI
Organoa: Ana Belén García
Organoaren grabaketa eta masterizazio orokorra: Fredi Pelaez, Pottoko Estudio
Aurkezpen bideoa: Hodei Ezeiza Zaldua:
www.youtube.com/watch?v=xPLLxOssuec
Azala: Estibaliz Urresola Solaguren

license

tags

about

Asier LI Donostia San Sebastián, Spain

Song-making.
Studied Philosophy and Composition.

contact / help

Contact Asier LI

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Asier LI, you may also like: