/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

lyrics

Arropa euriztatuta dator, berandu, beti zain, diot nire baitan, gaur goizez lanera zihoala atea isten entzutean nigar egin dudan hezetasuna burukoan ferekatu nauen orduko konturatu naiz begirada ez zidala niri zuzentzen, laztana bera ezereztatzeko moduko ezaxola edo ahanztura baldar horrekin ukitzen zidala bekokia kortinen arteko zirrituan kokatu eta begiratzen duela zintzilik ikusi du entzun bai, etxe barruan goxoki aditu ere, baina arropaz gogorarazi ez dion eurijasak blai eginda.

Beraz, non gertatu zen hura dena, ez zekiela, ez dut inolako zalantzarik horretaz guztiaz hitz egiten genuen bitartean edonola ere zerbait gertatu zen egunean bezala, gogoratzen ote zaren ni bezala, diztira eta labanda zelaiak, arratsean gora eta behera pasiatu ginen kale kantoietan barrena usaindutakoak iltzatuta geratuko zitzaizkidan betiko, izan ere, zalantzarik izango banu ezingo bait nintzatekeen emaitza logikoki zurrun batera iristen ahal, eta nik kuste dut nire arrazoibidea irakurriz gero erraz ondorioztatu zenezakeela non eta nola gertatu zen hura dena, kaleen izenen bat edo beste izango duzu gogoan, ziur, barre piskat egin genuen baten batekin eta labanda ez bazen akaso eguzkiloreak edo mahatsondoak, artadiak are basamortuak, iltzatua izatea bera bait da oritzapenaren gakoa, oroimena zerk zulatzen digun baino.

Gogotsu ekin zion beraz, lehortea etortzen zenerako dena prest egon zedin, euriak ezin bait zuen betirako iraun, eguzkiak gogor jotzen zuen, arropak jantzi eta kalera irten zen zaparradaren erdian haize bulkaden menpe bere egin beharra betetzera; bizkarretik zure itzala sortu zitzaion eta lainoetaraino hazi, ia-ia tximistak eragiterainoko altueran, ziztadaka ostots zurrunbari berealdikoak eragiteraino, eguzkiaren bila bailihoan, gora eta gora, hiri guztia itzalpetu zuen arte, bere bigarren itzala ote, itzal goxoa eragiten zion izpi-emale goxo ohi, baina kiskaltzaile biribil asasino bilakatua zen horren eklipsatzera hegaldatuko bailitzan, gris hustu batez infiltratuz bortizki haizeztatutako aire guztia. Bere lana egin behar zuen, berak lan egiteko beharrezko zena besterik ez zuen ikasi.

Ez dakit izaten. Eta nork daki? Berak ba al zekien? Jada hemen ez dagoelako uste al duzu zuzen zegoela? Ez, inork ez dauka arrazoirik, inor ez dago zuzen. Nor egongo da prest etengabe eskilaretan gora eta behera doan pertsona batekin egoteko, zurubia botako duela esan eta, hala ere, beti esamesaka, gora eta behera dabilen horrekin. Goiza zen galdera guzti hauek disolbaturik esnatu zireneko logela batean bi maleta eta ohe bikoitza, eguzki-izpi batek zeharkatzen zuen errekasto lasaietik zipriztindutako ur-printzak mahaieko mahats horietan diztiraka egarri gose, non eta kuku baten abesti arratsezkoa sortuko gogo maindireztatutako zuretik, edo harenetik, edonola ere beraienetik, gogamen bakar hartatik kresala, maxuxtak eta hare-printzak kilker hotsa entzuten zen bitartean zure ile-adatxean barrena gaua zen, iratzartze gozo oroitu baina erabat erreala den hau hautemankada bakoitzean biziki irentsia izaten ari den orduko desagertu ziren fruitu guztiak, eguraldi guztiak, paisai guztiak, natura guztiak, lur-belar-hodei-zeru-hondartza-mendi oro; eta izaki guztiak, gu ezik, zuek ezik. Hain zaila al da bizitzea?

credits

license

tags

about

Asier LI Donostia San Sebastián, Spain

Song-making.
Studied Philosophy and Composition.

contact / help

Contact Asier LI

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Asier LI, you may also like: