/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

lyrics

Eta behin, hara non eta sortu nintzen
Giza-gorputzez jaio ninduten
Urteak anitz igarotzekotz halan
Lotsa eta nazka anitzek josi ninduten
Kirats likits jariotan, menpe gosearen,
ezaski nortasunaren nire lehen urteetan.
Zaurgarritasun berariazkoa nirea hala ere,
izan ere, eme nintzen alu eta titietan,
emakume, ohiko eredu eta formetan.
Bereziki animalia, basati hilerokoa,
kutsakorra bezainbat sagaratzekoa,
gizonen higuin proiektatu zeruzkoa,
aingeru garbi itogarriki maitatzekoa.
Maite ninduten maite, jipoiak bitarte,
miresten eta goratzen, aintzaz eta loriaz,
hamaika kanta idatzi zizkidaten
hainbesteko txerei men egin arte.
Mendeak pasa ahala, modu batera edo bestera,
ustiatu egiten nindutela, natura hala,
kapitala metatu zen nirelakoen gorputzetatik,
aurkitu nintzen etxean, zaintzapeturik.
Zalantzak ditut, dena den,
duela hamaika mendetako nire senarrak
hobekiago egin ote zuen,
seko bortxatuz haurdun
ezkondu baininduen.
Hala nola antzinako kondaira hurrun
zein egungo kristalezko sapai zurrun
anitzek naute isiltzenago.
Bizi akatua,
anitz jazarpen itsuren zamak akitua.
Plazeraren ukazio-gune,
absentziazko amorru isil
ahoperatua bezala josi ninduten
orduan eta (h)eme-n,
izan gong, politonu edo ezkil.
Kanta hau bera gizonezko batek idatzi du,
nire omenez omen,
nik abesteko bere hitzak nire mihiz,
bere garraxiak nire zintzur-ahoz ahuenduz,
niri buruz berak idatzirikoak nik esateko.
Bakarka zein taldekako hamaika bortxaketa eta sakrifiziok liluraturik
darraizue antigualetik,
haziz eta heziz ereindako
barne-gogo sakonenean erraturik narda, sarrakio,
atsekabe eta ezintasun proiektatu ororen jomuga izan naizelarik
sasoiez-sasoi eraldatuak izanik
adierazpideak, tragedia, lirika eta trobadoreak,
eleberri, olerki, operak,
jarauste usadio, histeria, deabrukeri, musa eta orakuloak.
Beste hainbat izakierarekin batera izan naiz zedarritua
gizon haundiuste gaxo hainbeste sufritzen duenaren ebakuntza-gelan
isiltasun metafisikoa mutilatzeko nire gorputza zerabiltela,
nire odola isurtzen duzula, desioa erauzi nahian,
hilero eta beti,
Arren (gen. pl. ar).

credits

license

tags

about

Asier LI Donostia San Sebastián, Spain

Song-making.
Studied Philosophy and Composition.

contact / help

Contact Asier LI

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Asier LI, you may also like: